Irungo Coworking, lanerako beste modu bat bultzatzeko eta, nola ez, elkartzeko eta negoziotarako aukera ematen duen espazioa.
Irungo Coworking hirian sortutako lanerako espazio berria da; sektore ezberdinetako profesionalek bulego txiki bat errentan hartzeko aukera daukate, bulego independentea edo partekatua, eta gainera, elkarrekin lan egiteko aukera eskaintzen du, sinergiak eta ideiak sortzeko, proiektuak eta bezeroak partekatzeko...
Bulego ireki eta kolaboratzailearen kontzeptua da, eta pertsona bakoitzak lanerako norberaren tokia daukan arren, beste kideekin interaktuatzeko aukera dauka, enpresa handi bat bailitzan.
Helburua da elkarrekin lan egitea, merkatua handitzeko, ondoren, merkatu horretan denok irabazle atera gaitezen.
Iraileko eta Urriko hilabeteetan zehar gure Coworking-en espazio zaharra handitu dugu 120 m²-etan. Zabalagoa eta argitxuagoa den espazio berriak ondorengo guneak ditu: batzar gela berria, lasaitasun gune berria sukalde betearekin eta bizikletak gordetzeko espaziodun terrazarekin, komun bi, hiru banakako bulego eta partekatutako 26 lanpostuentzako gune berria.